TALDEKO ELKARGUNEAK/ESKU-HARTZEAK GURASOAK TREBATZEKO


Gurasoen trebetasunak eta haur eta nerabeekiko harremanetarako jarraibideak hobetzea da helburu nagusia.
Programa honetan gurasoekin helburu espezifiko hauek lantzen dira:

• Haurren beharrei eta garapen ebolutiboari buruzko ezagutza eskuratzea.
• Haurren portaerei buruzko uste egoki eta errealistak garatzea.
• Trebetasun enpatikoa garatzea.
• Haurren portaera ezegokiak bideratzeko estrategia egokiak ezagutzea eta zigor fisikoaren alternatibak izan daitezkeen diziplina-estrategak ezagutzea.
• Adingabekoekin gatazkak ebazteko teknika egokiak ikastea.
• Bulkada erasokorrak kontrolatzeko eta estresa maneiatzeko teknikak ikastea.
• Adingabekoei portaera-muga egokiak ezartzeko jarraibideak ezartzea.
• Adingabekoekin elkarreragin ezkorrak ezabatzea edo gutxitzea, eta elkarreragin baikorren maiztasuna gehitzea.
• Familia komunikazioan jarraibide distortsionatu edo ezkorrak zuzentzeko aholkuak ematea.
• Adingabekoenganako afektuzko adierazpide fisiko zein hitzezko jarraibideak gehitzea.
• Bikote gatazketan adingabekoak erabiliak ez izateko jarraibideak ematea.
• Adingabekoen behar fisikoak eta medikuntza-beharrak aitortzea, eta zaintza egokirako aholkuak ematea.
• Adingabekoen gainbegiratze egokia egiteko jarraibideak ematea.
• Adingabekoen eskola-bilakaera arretaz jarraitzeko aholkuak ematea.
• Adingabekoen beharretara egokitzen diren ordutegi eta errutinen ezarpenerako jarraibideak ematea.
• Etxebizitzan adingabeentzako segurtasun baldintza egokiak eskura jartzea.

Lan-metodologiari dagokionez, taldeak ezartzen dituen helburuak lortzeko urte bateko epean, gutxienez, hamabostean behin bi orduko taldeko saioak egiten dira.