ORIENTAZIOA ETA AHOLKULARITZA FAMILIEI

Orientazioa eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen diegu familiako kideei, familia barruko harremanetan gertatzen diren krisi edo gatazka egoerei aurre egiten laguntzeko.
Familia-orientabiderako saioen bitartez, zerbitzuak gune bat eskaintzen die familiei, euren haurren hazkuntzari eta hezkuntzari buruzko zalantzak kontsulta ditzaten.
Zerbitzu honen helburuak hauek dira:

• Familiari edota hazkuntzari buruzko aholkularitza zerbitzua eskaintzea gurasoei.
• Familiakoen arteko harremanak eta haurren garapen psikologikoa hobetzen laguntzea.
• Haurtzaroan eta nerabezaroan arazorik ager ez dadin prebentzio lana egitea.
• Tratamendu espezializatua behar duten kasuak garaiz detektatzea.

Kasuaren jarraipena egitearekin batera, epe motz edo ertainerako jarraibide eta estrategia hezigarriak eskaintzen dira. Halaber, jarraibide hezigarri edo prebentziozko estrategiei buruzko kontsultak egin ditzakete familiek, euren haurren garapen sozio-emozional, kognitibo edo psikomotorea hobetzearren.