ESKU-HARTZE PSIKOSOZIAL TERAPEUTIKOAREN ETA GIZARTE-HEZKUNTZAKO KOMUNITATE-PROGRAMA


Esku-hartze terapeutikoaren eta hezitzailearen programa arrisku egoeran dauden adingabekoak dituzten familiei zuzenduta dago. Arrisku egoeran edota babesgabetasunerako arriskuan dauden adingabekoekin eta euren familiekin diziplina anitzeko esku-hartzea gauzatzea da gure lanaren helburua. Hori guztia:

Adingabekoen osotasun fisiko eta psikikoa babesteko.
• Haurren beharrak bete daitezen sustapen-lan bat egiteko.
• Familiak trebatzeko, haiek haurren beharrak gogobetetzeko gaitasuna izan dezaten.


Esku-hartze terapeutikoaren eta hezitzailearen helburuak hauek dira:

• Programan parte hartzen ari diren familiei beren kargura dituzten adingabekoen oinarrizko beharren (afektiboak, zaintza fisikokoak, elikadura arlokoak, kognitiboak, eta abar,…) ezagutzarako eta hurbilpen enpatikorako gune bat eskaintzea.
• Adingabekoentzako testuinguru segurua eskaintzeko familiaren dinamikan beharrezkoak diren aldaketak egin daitezen laguntzea, adingabekoek garapen osasungarrirako baldintzak izan ditzaten. Baldintzak, zehazki, hiru arlotan: arlo fisikoan, arlo psikologikoan eta gizarte arloan.
• Gurasoei edo legezko tutoreei euren seme-alaben oinarrizko beharrak asetzeko beharrezko dituzten heziketarako jarraibideak eskura jartzea, eta egunerokotasunean ezar ditzaten sustatzea (etxean, eskolan, kalean,…).
• Haurrei edota nerabeei haiek bizi izan dituzten esperientzia traumatikoak bideratzen laguntzea, heltze prozesu psiko-afektiboan eragozpenik izan ez dezaten (kulpak kendu, autoestimua handitu,…)
• Haurrei eta nerabeei harreman osasungarriak izateko bestelako portaera ereduak badaudela erakustea, eta euren bizitzako eguneroko parte-hartze guneetan ezar ditzaten sustatzea (familian, eskolan, lagun taldean, bikotean,…), euren harreman taldeetan gizarteratzen eta integratzen laguntzeko.