HAURREN PSIKOMOTRIZITATEA


Esku hartzeko eredu zuzendu gabea da psikomotrizitatearen diziplina, eta haurrari heldutasunerako hazkuntzan laguntzen dio. Haurraren adierazkortasun motorrean eta haurraren izateko eta egoteko eran du abiapuntua, eta espazioaren eta denboraren arteko eremu batean garatzen da; eta irriketan eta emozioetan oinarrituta, garatzen dihardu haurrak, eta arreta galtzera eta pentsatzera jotzen du.
ESKU-HARTZEKO EREMUAK:

• Prebentzioa: arrisku handi, arin edo ertaineko populazioan nahasmendu psikomotoreak edo emozionalak detektatzea eta prebenitzea da helburua.
• Estimulazio goiztiarra: haurraren heldutasun psikomotorean laguntza ematea da helburua, segurtasuna eta konfiantza oinarri hartuta.
• Terapia: garapenean sortzen diren nahasmendu psikomotoreetan, eta emozioen eta nortasunaren gorabeheretan oinarritu, eta esku-hartzea, betiere, diagnosiaren bitartez terapia-proiektua egin eta gero.

PSIKOMOTRIZITATERAKO GUNEA:

Espazioaren eta denboraren arteko eremua da, haurrei segurtasun afektiboa emateko. Bertan entzun egingo zaie haurrei. Onarpena dutela sumatuko dute haurrek. Ez dira behartuta sentituko. Errespetuz hartuko dira, eta haien aldeko aitorpena badela ikusiko dute. Jarduteko askeak izango dira haurrak, eta askeak, era berean, pentsatzeko, betiere, sostengua eta segurtasuna dagoen inguru batean.